2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

Literatura Gida Didaktikoa Lehen Hezkuntzan

Gaur literatura gida didkatiko bat aurkeztuko dut. Honetan, literatura eskolako testuinguruan, genero literarioak lehen hezkuntzan, irakasleen funtzioa literaturan, gazte literatura nola erabiltzeko estrategiak, eskola liburutegia, joku didaktikoa, ipuinak hautatzeko, erabiltzeko eta irakurtzeko irizpideak, ipuinak kontatu, ipuinak kontatzeko teknikak eta jarduerak jorratzen dira.
Dokumentu erabilgarria eta interesgarria delakoan nago.

2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

Haur- eta gazte-literatura

Gaur Eusko Jaurlaritzak aurrera eraman duen artikulu baten irakurketa proposatuko dugu. Honetan, haur- eta gazte-literaturaren definizioa, literatura motak eta literatura-igorleak, tradizioaren ezaugarriak eta motak, ipuina, hezitzaileen esku-hartzea eta jarduerak proposatzen dira.

Haur- eta gazte-literatura


2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Literaturaren erabilera ikasgelan (bideoa)

Gaur bideo txiki bat uzten dizuet non emakume bat azaltzen duen literaturaren garrantzia eta bere erabilera ikasgelan. Zuen gustokoa izatea espero dut!

2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

Literaturaren garrantzia lehen hezkuntzan (bideoa)

Hona hemen bideo bat non bi emakumek, azalpenen bidez, azaltzen duten literaturaren garrantzia lehen hezkuntzan. Interesgarria delakoan nago.

2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Nola landu behar da heziketa literarioa lehen hezkuntzan?

Hona hemen Aurora Mingorance Muley autoreak egin duen idazki bat.
Honetan, azaltzen da nola landu behar den heziketa literarioa lehen hezkuntzan.
Idazki hau interesgarria dela eta informazio dezente duelakoan nago.

Esteka: Klik egin

2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Klasean egiteko jarduera

Hona hemen, literatura lantzeko, klasean aurrera eraman daitekeen jarduera bat.
Jarduera deskribatzeaz gain, espazio eremua, denbora ... aipatuko dut.

Jarduera: Olerkiak grabatu eta gelako blogera igo.

  • Deskripzioa: Ikasleek olerki batzuk irakurriko, interpretatuko eta errezitatuko dituzte. Ondoren, poema horiek grabatuko dira eta ikasgelako blogean argitaratuko ditugu.


Olerkiak hauexek izango dira: 

Txoria txori (Mikel laboa)

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

                     Lagun bat (Kirmen Uribe)

Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez, " esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez,ez,ez, hobeto ez, " esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo duzu umea".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero
"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada.

  • Baliabideak: informatika gela, Internet konexioa, multimedia baliabideak.
  • Denbora: 4 ordu.
  • Helburuak: 
1. Aho mintzairaren bidez sentimenduak, nahiak, bizipenak eta ideiak adieraztea testuinguru eta egoera desberdinetan. 
2. Taldearen aurrean hitz egiteko gai izatea. 
3. Txandak errespetatzen ikasi eta bertzeak solastatzen direnean errespetuz aditzea. 
4. Kultura errespetatzea, ezagutzea eta ulertzea.
5. Baliabide ezberdinen bidez, ikastea.
6. IKT-ak erabiltzea, literatura landuz.
  • Edukiak: 
1. Aho mintzamena.
2. Sentimenduen, nahien, bizipenen eta ideien adierazpena.
3. Errespetua.
4. Kultura.
5. Baliabide ezberdinen erabilpena.
6. IKT-en erabilpena.

  • Ebaluazio irizpideak:
1. Ea aho mintzairaren bidez ikasleek sentimenduak, nahiak, bizipenak eta ideiak adierazi dituzten testuinguru eta egoera desberdinetan.
2. Ea ikasleak taldearen aurrean hitz egiteko gai diren.
3. Ea ikasleek txandak errespetatzen ikasi duten.
4. Ea ikasleek kultura errespetatzen, ezagutzen eta ulertzen duten.
5. Ea ikasleek ikasi duten baliabide ezberdinen bidez.
6. Ea ikasleek IKT-ak erabiltzen dituzten, literatura landuz. 


2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea

Haurra eta literatura

Hona hemen, Mª Asun Landa Etxebestek, EHU-ko Magisteritza Eskolan irakaslea dena, idatzi duen artikulu interesgarri bat.
Esteka: Klik egin