Astekaria

2015-11-27
Gaur, 5.5 ariketa bukatu egin dugu  eta, geroago, banaka 5.6 arketa egiten hasi gara taldeka. Ariketa honetan, zazpi link aukeratu ditugu eta “Delicious" web orrialdean sartu ditugu. Aurrekoa kontuan izanda, horietako esteka bat aukeratu dugu eta fitxa bat osatu dugu taldearen "sites"-era igo ahal izateko. 
Klasea amaitzear zegoenean, 5.7. ariketa azaldu digu irakasleak.

2015-11-26
Gaur Ikasle Eskubideen aldeko greba egin dut eta, hortaz, ez naiz klasera joan.

2015-11-20
Gaur bideo bat jarri digu irakasleak "La competencia digital" deitzen zena. Bideoa ikusi ondoren, bideoaren inguruan hitz egin dugu klasean guztion artean. Ondoren, oinarrizko gaitasunen testua irakurri dugu.

2015-11-19
Gaur taldeka "google sites" bat egin dugu eta, ondoren, talde fitxa Egelara igo dugu. Hau amaitu ondoren, irakasleak aurkeztu eta azaldu digu proiektuan egin behar duguna. Gure partetik, proiektuaren irizpideak irakurri ditugu eta mapa kontzeptual bat egin dugu. Mapa horretan, teknologia klase barruan sartzeko moduak aipatu behar izan ditugu. Amaitu eta gero, "sites"-ra igo behar izan dugu. Amaitzeko, esan beharra dago, sites hori erabiliko dugu gure taldeak egiten dituen lan guztiak gordetzeko.

2015-11-13
Gaur, irakasleak azaldu egin digu taldeka "sites" bat egin behar dugula. Taldeak behin eginda, irakasleak aurkeztu digun gidan zeuden galderak  erantzun eta hausnartu ditugu guztion artean.Honekin batera, talde rolak jarri ditugu eta talde fitxa egiten hasi gara.

2015-11-12
Gaur, word-a ondo erabiltzeko era desberdinak ikasi egin ditugu. Hortaz, esan dezakegu, word-ak eskaintzen dizkigun baliabideak ondo erabiltzen ikasi dugula. Lehenengo, ikaslearen jarraibideak segitu ditugu eta, ondoren, binaka edo hirunaka, nire kasuan, jarri gara banaka lehen egin dugun guztia berriz egiteko baina irakaslaren laguntzarik gabe. Hori egin ondoren, egelara igo dugu dokumentua. Aurreko guztia behin azalduta, gustatuko litzaidake esatea oso interesgarria iruditu zaidala klasea, gauza berriak ikasi egin ditudalako hurrengo lanetan praktikan jartzeko.  

2015-10-30
Gaur irakasleak esan digu e-gelan sartzeko jarduera ezberdinei aurre egiteko. Lehenengoz, checklista ikusi dugu. Horretan, blogean nahitaez sartu behar ditugun gauza guztiak agertzen dira (argazkiak, bideoa, diseinua, aldizkariak...). Horri esker, faltatzen zitzaizkidan gauzak blogean sartu ditut (egutegia, musika, ...). Musika Jonek erakutsi digu nola sartu behar dugun gure blogean.
Horretaz aparte, taldeka jarri gara galdera batzuk erantzuteko. Bakoitzak bere galderak erantzun behar zituen lehenengoz, eta, geroago, taldekide guztion artean adostu behar genuen erantzun bat. Ondoren, talde bakoitzatik taldekide bat atera da galderei erantzuna emateko.
Amaitzeko, blogari diseinu berri bat eman diogu eta sarrera berriak bai eta informazio eta gadget gehiago gehitu dizkiogu. 
2015-10-29
Gaur bideoak, aldizkariak, musika, liburuak igotzeko hainbat weborrialde ezagutu eta erabili ditugu. Klasearen hasieran pixka bat galduta ikusi egin dut nire burua. Hala ere, klaseak aurrera egin duen heinean, baliabide berri horiek zailak ez direla ikustatu dut eta bere erabilgarritasuna garrantzitsua dela konprobatu dut. Klase garrantzitsua izan dela esango nuke. 

2015-10-23
Gaur jarritu egin dugu bloga nola egiten eta nola erabiltzen den ikasten; sarrerak ikusgai egiten, gure profilaren informazioa jartzen, diseinua aldatzen, etab. 

2015-10-22
Aste honetan bloga zabaldu dugu, nik aukeratutako gaia "literatura eta hezkuntza" izan da. 

2015-10-16
Egun honetan, arrazoi pertsonalengatik, ez nintzen klasera joan.

2015-10-15
Gaur gure IKT praktika lehenengo eguna izan da. Ikasgelan oso gutxi izan arren, klasea eman dugu. Josunek bere burua aurkeztu zuen eta, ondoren, IKT praktika aurkezpena egin zuen; nolakoa izango den egutegia, ebaluatzeko irizpideak, eginbeharreko lanak, proiektuak, etab. Gero, teknologiari eta IKT-ei buruz hitz egin dugu irakaslearekin. Azkenik, bakoitzak bere ikasle fitxa egin du irakasleak ezagutu gaitzan.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina