2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Klasean egiteko jarduera

Hona hemen, literatura lantzeko, klasean aurrera eraman daitekeen jarduera bat.
Jarduera deskribatzeaz gain, espazio eremua, denbora ... aipatuko dut.

Jarduera: Olerkiak grabatu eta gelako blogera igo.

  • Deskripzioa: Ikasleek olerki batzuk irakurriko, interpretatuko eta errezitatuko dituzte. Ondoren, poema horiek grabatuko dira eta ikasgelako blogean argitaratuko ditugu.


Olerkiak hauexek izango dira: 

Txoria txori (Mikel laboa)

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

                     Lagun bat (Kirmen Uribe)

Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez, " esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez,ez,ez, hobeto ez, " esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo duzu umea".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero
"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada.

  • Baliabideak: informatika gela, Internet konexioa, multimedia baliabideak.
  • Denbora: 4 ordu.
  • Helburuak: 
1. Aho mintzairaren bidez sentimenduak, nahiak, bizipenak eta ideiak adieraztea testuinguru eta egoera desberdinetan. 
2. Taldearen aurrean hitz egiteko gai izatea. 
3. Txandak errespetatzen ikasi eta bertzeak solastatzen direnean errespetuz aditzea. 
4. Kultura errespetatzea, ezagutzea eta ulertzea.
5. Baliabide ezberdinen bidez, ikastea.
6. IKT-ak erabiltzea, literatura landuz.
  • Edukiak: 
1. Aho mintzamena.
2. Sentimenduen, nahien, bizipenen eta ideien adierazpena.
3. Errespetua.
4. Kultura.
5. Baliabide ezberdinen erabilpena.
6. IKT-en erabilpena.

  • Ebaluazio irizpideak:
1. Ea aho mintzairaren bidez ikasleek sentimenduak, nahiak, bizipenak eta ideiak adierazi dituzten testuinguru eta egoera desberdinetan.
2. Ea ikasleak taldearen aurrean hitz egiteko gai diren.
3. Ea ikasleek txandak errespetatzen ikasi duten.
4. Ea ikasleek kultura errespetatzen, ezagutzen eta ulertzen duten.
5. Ea ikasleek ikasi duten baliabide ezberdinen bidez.
6. Ea ikasleek IKT-ak erabiltzen dituzten, literatura landuz. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina