2015-11-27
Gaur, 5.5 ariketa bukatu egin dugu eta,
geroago, banaka 5.6 arketa egiten hasi gara taldeka. Ariketa honetan, zazpi
link aukeratu ditugu eta “Delicious" web orrialdean sartu ditugu. Aurrekoa
kontuan izanda, horietako esteka bat aukeratu dugu eta fitxa bat osatu dugu
taldearen "sites"-era igo ahal izateko.
Klasea amaitzear zegoenean, 5.7. ariketa azaldu digu
irakasleak.
2015-11-26
Gaur Ikasle Eskubideen aldeko greba egin dut eta,
hortaz, ez naiz klasera joan.
Gaur bideo bat jarri digu
irakasleak "La competencia digital" deitzen zena. Bideoa ikusi
ondoren, bideoaren inguruan hitz egin dugu klasean guztion artean. Ondoren,
oinarrizko gaitasunen testua irakurri dugu.
2015-11-19
Gaur taldeka "google
sites" bat egin dugu eta, ondoren, talde fitxa Egelara igo dugu. Hau
amaitu ondoren, irakasleak aurkeztu eta azaldu digu proiektuan egin behar
duguna. Gure partetik, proiektuaren irizpideak irakurri ditugu eta mapa
kontzeptual bat egin dugu. Mapa horretan, teknologia klase barruan sartzeko
moduak aipatu behar izan ditugu. Amaitu eta gero, "sites"-ra igo
behar izan dugu. Amaitzeko, esan beharra dago, sites hori erabiliko dugu
gure taldeak egiten dituen lan guztiak gordetzeko.
2015-11-13
Gaur, irakasleak azaldu egin digu
taldeka "sites" bat egin behar dugula. Taldeak behin eginda,
irakasleak aurkeztu digun gidan zeuden galderak erantzun eta
hausnartu ditugu guztion artean.Honekin batera, talde rolak jarri ditugu eta
talde fitxa egiten hasi gara.
2015-11-12
Gaur, word-a ondo erabiltzeko era
desberdinak ikasi egin ditugu. Hortaz, esan dezakegu, word-ak eskaintzen
dizkigun baliabideak ondo erabiltzen ikasi dugula. Lehenengo, ikaslearen
jarraibideak segitu ditugu eta, ondoren, binaka edo hirunaka, nire kasuan,
jarri gara banaka lehen egin dugun guztia berriz egiteko baina irakaslaren
laguntzarik gabe. Hori egin ondoren, egelara igo dugu dokumentua. Aurreko
guztia behin azalduta, gustatuko litzaidake esatea oso interesgarria iruditu
zaidala klasea, gauza berriak ikasi egin ditudalako hurrengo lanetan praktikan
jartzeko.
2015-10-30
Gaur irakasleak esan digu e-gelan
sartzeko jarduera ezberdinei aurre egiteko. Lehenengoz, checklista ikusi dugu.
Horretan, blogean nahitaez sartu behar ditugun gauza guztiak agertzen dira
(argazkiak, bideoa, diseinua, aldizkariak...). Horri esker, faltatzen
zitzaizkidan gauzak blogean sartu ditut (egutegia, musika, ...). Musika Jonek
erakutsi digu nola sartu behar dugun gure blogean.
Horretaz aparte, taldeka jarri gara
galdera batzuk erantzuteko. Bakoitzak bere galderak erantzun behar zituen
lehenengoz, eta, geroago, taldekide guztion artean adostu behar genuen erantzun
bat. Ondoren, talde bakoitzatik taldekide bat atera da galderei erantzuna
emateko.
Amaitzeko, blogari diseinu berri
bat eman diogu eta sarrera berriak bai eta informazio eta gadget gehiago gehitu
dizkiogu.
2015-10-29
Gaur bideoak, aldizkariak, musika,
liburuak igotzeko hainbat weborrialde ezagutu eta erabili ditugu. Klasearen
hasieran pixka bat galduta ikusi egin dut nire burua. Hala ere, klaseak aurrera
egin duen heinean, baliabide berri horiek zailak ez direla ikustatu dut eta
bere erabilgarritasuna garrantzitsua dela konprobatu dut. Klase garrantzitsua
izan dela esango nuke.
2015-10-23
Gaur jarritu egin dugu bloga nola
egiten eta nola erabiltzen den ikasten; sarrerak ikusgai egiten, gure
profilaren informazioa jartzen, diseinua aldatzen, etab.
2015-10-22
Aste honetan bloga zabaldu dugu,
nik aukeratutako gaia "literatura eta hezkuntza" izan da.
2015-10-16
Egun honetan, arrazoi
pertsonalengatik, ez nintzen klasera joan.
2015-10-15
Gaur gure IKT praktika lehenengo
eguna izan da. Ikasgelan oso gutxi izan arren, klasea eman dugu. Josunek bere
burua aurkeztu zuen eta, ondoren, IKT praktika aurkezpena egin zuen; nolakoa
izango den egutegia, ebaluatzeko irizpideak, eginbeharreko lanak, proiektuak,
etab. Gero, teknologiari eta IKT-ei buruz hitz egin dugu irakaslearekin. Azkenik, bakoitzak bere ikasle fitxa egin du
irakasleak ezagutu gaitzan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina