Gaur bideo txiki bat uzten dizuet non emakume bat azaltzen duen literaturaren garrantzia eta bere erabilera ikasgelan. Zuen gustokoa izatea espero dut!
"Urrunera bidaiatzeko, ez dago hegazkin hoberik liburu bat baino". Emily Dickinson (1830-1886).
2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna
2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea
Literaturaren garrantzia lehen hezkuntzan (bideoa)
Hona hemen bideo bat non bi emakumek, azalpenen bidez, azaltzen duten literaturaren garrantzia lehen hezkuntzan. Interesgarria delakoan nago.
2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena
Nola landu behar da heziketa literarioa lehen hezkuntzan?
Hona hemen Aurora Mingorance Muley autoreak egin duen idazki bat.
Honetan, azaltzen da nola landu behar den heziketa literarioa lehen hezkuntzan.
Idazki hau interesgarria dela eta informazio dezente duelakoan nago.
Esteka: Klik egin
2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea
Klasean egiteko jarduera
Hona hemen, literatura lantzeko, klasean aurrera eraman daitekeen jarduera bat.
Jarduera deskribatzeaz gain, espazio eremua, denbora ... aipatuko dut.
Jarduera: Olerkiak grabatu eta gelako blogera igo.
- Deskripzioa: Ikasleek olerki batzuk irakurriko, interpretatuko eta errezitatuko dituzte. Ondoren, poema horiek grabatuko dira eta ikasgelako blogean argitaratuko ditugu.
Olerkiak hauexek izango dira:
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez, " esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez,ez,ez, hobeto ez, " esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo duzu umea".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero
"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada.
- Baliabideak: informatika gela, Internet konexioa, multimedia baliabideak.
- Denbora: 4 ordu.
- Helburuak:
1. Aho mintzairaren bidez sentimenduak, nahiak, bizipenak eta ideiak
adieraztea testuinguru eta egoera desberdinetan.
2. Taldearen aurrean hitz egiteko gai izatea.
3. Txandak errespetatzen ikasi eta bertzeak solastatzen direnean errespetuz
aditzea.
4. Kultura errespetatzea, ezagutzea eta ulertzea.
5. Baliabide ezberdinen bidez, ikastea.
6. IKT-ak erabiltzea, literatura landuz.
- Edukiak:
1. Aho mintzamena.
2. Sentimenduen, nahien, bizipenen eta ideien adierazpena.
3. Errespetua.
4. Kultura.
5. Baliabide ezberdinen erabilpena.
6. IKT-en erabilpena.
- Ebaluazio irizpideak:
1. Ea aho mintzairaren bidez ikasleek sentimenduak, nahiak, bizipenak eta ideiak adierazi dituzten testuinguru eta egoera desberdinetan.
2. Ea ikasleak taldearen aurrean hitz egiteko gai diren.
3. Ea ikasleek txandak errespetatzen ikasi duten.
4. Ea ikasleek kultura errespetatzen, ezagutzen eta ulertzen duten.
5. Ea ikasleek ikasi duten baliabide ezberdinen bidez.
6. Ea ikasleek IKT-ak erabiltzen dituzten, literatura landuz.
2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea
Haurra eta literatura
Hona hemen, Mª Asun Landa Etxebestek, EHU-ko Magisteritza Eskolan irakaslea dena, idatzi duen artikulu interesgarri bat.
Esteka: Klik egin
Esteka: Klik egin
2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
Haur literatura aretoa
Haur Literatura Aretoa 1990ean antolatu zuen lehenengoz Berbaro elkarteak euskararen erabilera indartzeko.
Durangoko Liburu eta Disko Azokaren inguruan sortu zen eta literatura
lanak eta irakurketa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako
neska-mutikoen artean lajntzeko pentsatuta zegoen.
Adin bakoitzean, formatu ezberdinak erabiltzen dira; hala nola: antzerkia, ipuin
kontaketak, liburu erraldoia, idazleekin elkarrizketak, erakusketa
girotuak, etab.
Erakusketan liburu berriak eta gomendagarriak biltzen dira, modu erakargarri eta dinamikoan.
Honez gain, liburuxka bat argitaratzen da guraso, ikasle, eta irakasleentzat sortzen diren lan berriak eta gomendagarrienak eskura izateko, azokan eta urtean zehar erabili ahal izateko.
Umeen Txokoa Berbarok
eta Gerediagak antolatua da, eta Liburu eta Disko Azokan egiten da: 2
eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.
Txokoa, Haur Liburutegia izateaz gain, hizkuntzarekin jolasteko
esparru bat da, begiraleek dinamizatuta. Honela, begiraleek irakurtzeko
zaletasuna eta irakurketa aktiboa bultzatutzen dute umeekin irakurriz,
irakurketa landuz, etab.
Honez gain, ekintza finkoak ere izaten dira: liburu berriak aurkezteko idazleen tartea, ipuin kontalariak, itzal antzerkia, ilustratzaile tailerrak...
Helburu nagusiak
Haur Literatura Aretoa
- Ume eta gazteengan irakurtzeko zaletasuna piztea, literatura modu erakargarrian aurkeztuz.
- Ume eta gazteei euskal literatura ezagutzera ematea.
Umeen Txokoa Liburu eta Disko Azokan
- 2-12 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu erakargarri batean hurbiltzea.
- Haurrei euskaraz irakurtzeko gogoa piztea.
- Umeek Liburu eta Disko Azoka barruan beraien gustuko txokoa izatea lortzea.
Iturria: Klik egin
2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna
Linka sartzen
Issuu web espazio bat da zeinetan hainbat liburu eta dokumetu argitara eta bila dezakezu.
Esteka honetan ikus dezakezu
Bideoak
Lehenengo bideoa zuzenean igo dugu:
Bigarren bideoa, aldiz, YouTubetik hartu dut kode HTML-a eta, geroago, orrialdean itsatsi egin dut.
Literaturari buruzko bideo bat Vimeon topatu dut.
Literatura Aqui from Filipe Carvalho on Vimeo.
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
Ongi etorriak!!
Ander Manjarrés naiz eta EHUko Magisteritza Eskolan ikasten nabil Lehen Hezkuntzako 2. maila. Literatura asko gustatzen zaidalako eta informazioa beste batzuekin elkarbanatu nahi dudalako, blog hau irekitzea erabaki dut. Hortaz, letren eta literaturaren informazioari eta hezkuntzan duen garrantziari buruz mintzatuko naiz blogaren lerro hauetan.
Besterik gabe, bloga zuen gustokoa eta erabilgarria izatea espero dut!
Eskerrik asko zuen bisitengatik!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)