2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Haur literatura aretoa

Haur Literatura Aretoa 1990ean antolatu zuen lehenengoz Berbaro elkarteak  euskararen erabilera indartzeko. Durangoko Liburu eta Disko Azokaren inguruan sortu zen eta literatura lanak eta irakurketa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoen artean lajntzeko pentsatuta zegoen.
Adin bakoitzean, formatu ezberdinak erabiltzen dira; hala nola: antzerkia, ipuin kontaketak, liburu erraldoia, idazleekin elkarrizketak, erakusketa girotuak, etab.

Erakusketan liburu berriak eta gomendagarriak biltzen dira, modu erakargarri eta dinamikoan.

Honez gain, liburuxka bat argitaratzen da guraso, ikasle, eta irakasleentzat sortzen diren lan berriak eta gomendagarrienak eskura izateko, azokan eta urtean zehar erabili ahal izateko. 




Umeen Txokoa Berbarok eta Gerediagak antolatua da, eta Liburu eta Disko Azokan egiten da: 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.
Txokoa, Haur Liburutegia izateaz gain, hizkuntzarekin jolasteko esparru bat da, begiraleek dinamizatuta. Honela, begiraleek irakurtzeko zaletasuna eta irakurketa aktiboa bultzatutzen dute umeekin irakurriz, irakurketa landuz, etab.
Honez gain, ekintza finkoak ere izaten dira: liburu berriak aurkezteko idazleen tartea, ipuin kontalariak, itzal antzerkia, ilustratzaile tailerrak...

Helburu nagusiak

Haur Literatura Aretoa

  • Ume eta gazteengan irakurtzeko zaletasuna piztea, literatura modu erakargarrian aurkeztuz.
  • Ume eta gazteei euskal literatura ezagutzera ematea.
Umeen Txokoa Liburu eta Disko Azokan
  • 2-12 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu erakargarri batean hurbiltzea.
  • Haurrei euskaraz irakurtzeko gogoa piztea.
  • Umeek Liburu eta Disko Azoka barruan beraien gustuko txokoa izatea lortzea.
Iturria: Klik egin